XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUZIOK.

TOMAS: ¿Emen erretratatzen al da?.

ERRE.: Bai.

TOMAS: Ia ba Ni kalegarbitzallien buru naiz, ta kuadrilla guziarekin erretratatu nai nuke.

Baña ez orla... nola nai: gure tresna, gurdi, erratz, asto ta guzti.

ERRE.: ¡Au dek ona berriz!.

TOMAS: Berealaxe dira emen guziak.

ERRE.: Baña gizona ¿nola arrano sartuko dira bada emen asto, gurdi ta oiek?.

TOMAS: Ez estutu.

Utzi nere gain.

Gurdiari gurpillak kendu dizkiogu, ta leiotik sartuko degu asto ta guzti.

Emen dira danak.

(Gurpillak eta erratzak eskuetan dituztela sartu bitez lau edo bost mutil).

ERRE.: ¡Au dek istillua! (Dardarizo sartu bedi) ¿Ta zuk zer nai dezu emen?.

DARD.: Ni nai detanean geldi egoten naiz.

ERRE.: (Konkorra, Moskorra ta Ichua sartzen ikustean) ¿Ta zuek zertara zatozte berriz?.

MOSK.: Dantzan erretratatu bear gaituzu.

(Asten dira irurak dantzan).

ERRE.: ¡Kanpora emendik denok!.

TOMAS: Nere kuadrilla erretratatu bearko dezu.

ERRE. ¡Zer kuadrilla ta zer deabru!.

TOMAS: (Kale garbitzalle bati) I, garbitu zak gela au, chukun-chukun atera gaitezen (Garbitzen asitzen da).

ERRE.: ¡Ago geldi, kankallu ori! ¡Au autsa...!.

TOMAS: I, oa ta astoa ekarri zak aguro.

ERRE.: ¿Astoa onera?.

TOMAS: ¿Nora ba, onera ez-ta?.

ERRE.: Zoazte emendik inpernura.

Ez; obe izango da neroni joatea.

¡Zer eche arrayo da au!.